Páginas que visitan

martes, 8 de enero de 2013

La Fuga

http://www.lafuga.net/
La Fuga taldearen partaideak hauek dira: Pedro (ahotsa eta gitarra), Nando (gitarra), Raul (baxua) eta Edu (bateria). Talde hau kantabriakoa da, 500 kontzertu baino gehiago egin dituzte, bederatzi disko argitaratu dituzte eta duela hamabost urte talde hau sortu zen.

viernes, 14 de diciembre de 2012

Sinéad O'Connor

Sinéad Marie Bernadette O'Connor abeslari irlandarra da. Estilo asko landutako egilea da, pop eta ingelesez nagusiki. Hala ere, ''Sean-Nós Nua'' bere zortzigarren diskoan gaelerazko abestiak ere sartu zituen, folk musikaren ukituekin batera.
Polemika piztu izan ditu behin baino gehiagotan: Grammy Sariari uko egin zion, euren kutsu komertzialagatik protesta eginez, eta Eliza Katolikoarekin ere ika-mikak izan ditu.



[aldatu]

jueves, 13 de diciembre de 2012

Foreigner

Foreigner, 1976an, New Yorken sortu zen rock talde bat da. Talde hau 80 milioi disko baino gehiagoko saldu ditu mundu osoan zehar. Abeslari nagusienak Lou Gramm, Kelly Hansen eta Johnny Edwards dira, baina beste hainbat partaide daude, Mick Jones, Jeff Pilson, Brian Ticht, Doug Aldrich...

jueves, 29 de noviembre de 2012

Bruce Springsteen eta Muse

Bloglaren alde batean Bruce Springsteen eta Muse taldeari buruz hainbat informazio utzi dizuet edozein momentuan ikusi dezakezuena. Muse taldea Inglaterrako rock alternatibo musika jotzen duen taldea da, 1994an Devon konderriaren hegoaldeko kostaldean dagoen Teignmouth udalerrian sortu zen. Rock espaziala, rock progresiboa, heavy metala, musika klasikoa eta musika elektronikoa elkar nahasten dituen taldea da eta arrazoi horregatik hainbeste gustuko dut talde hau.
Bestealdetik, Bruce abeslari estatubatuarra da, the boss ere deitzen diote. Bere kasa ikasi zuen gitarra, harmonika eta pianoa jotzen. Gaztetan inguruko taberna eta klubetan jotzen hasi zen eta 1972an kontratu bat izenpetu zuen Columbia Recordsekin.
Honekin loturik, Bruce Springsteneri buruzko gogokoenetariko abesti bat jarriko dizuet:

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Bisitatzeko orrialdeak

Hemen uzten dizuet gustuko ditudan hainbat talderen estekak.
Lehendabizi, Queen rock taldearen blog bat uzten dizuet:

Bigarren, Marea taldearen esteka bat utzi dizuet:
http://www.losmarea.com/

Ondoren, Freddi Mercury buruz gehiago jakiteko beste esteka bat:
http://freddiemercury.com.ar

Jarraitzeko, The Beatles taldearen blog bat uzten dizuet:
http://spanishbeatlesblog.blogspot.com.es/

Amaitzeko, John Lennon artistaren esteka bat uzten dizuet non hainbat informazio jartzen ditu:
http://imaginejohnlennon.tumblr.com/